
2008-06-18 | 09:43:43
Utzitako herentziari buruz azalpenak eman ditu EAJk
Zestoako EAJ-PNV
Pasa den astean ANVko udal taldeak egin zuen prentsaurrekoan adierazitako zenbait adierazpenen aurrean, Zestoako EAJ-PNVk zera kaleratu du. «Urtebeteko balantzea egin du ANV eta, besteak beste, jaso duen herentzi eskasa aipatzen dute, PNVren gestio txarra eta aurkitutako ez usteak», dio idatziak. «Anbulategiko lokalen gestio txarra aipatzen dute: Caravan Park eremuan etxeak egitearen trukean 480 metro lortu ziren anbulategi berria kokatu ahal izateko (egungoak 150 bat izango ditu ) Hori al da herentzi eskasa? Jaurlari-tzak metro horiek ez zirela nahikoren inguruan ez zigun ezer esan. Akaso ez da ba izango Udalaren inkonpetentzia 3 aldiz lokal handiagoa lortu eta edozein aitzaki erabiltzea lehen lortutakoa desprestigiatzeko».
Arroa Beheko haurreskola ere aipatzen zuen ANVk. «Zergaitik ez duzue esaten nork egin zuen Udalak onartu zuen tratua? Ondo dago dominak jartzea baina gezurra edo egi erdiak esatea...».
«Ekainen aipamena ere egin zuten -gaineratzen du-. Espero dutela abuztuan irekitzea, 120 aparkamentu berri (onartutako proiektuan 60 inguru dira), turismo bulego berria... Hemen ere ez dute denborarik galdu dominak jartzeko. Orain 4 urte Fundazioko estatutuak (Jaurlaritza eta Diputazioarekin osatzen da) Udalean onartu behar zirenean, Ezker Abertzaleak aurka bozkatu zuen eta orain saldu nahi digute beraiek direla bultzatzaile nagusiak. Turismo bulegoarena ere marka da: horrelako proiektu garrantzitsua herriarentzat eta 32 metrotako lokala. eta abuztuan ireki nahi da. Urtebete honetan turismoaren inguruan ezer ez dute egin, lehen zegoena ezabatu bakarrik (aholkulari bat zegoen eta lehen erabakia hura kanporatzea ) eta orain turismotaz hitzegiten digute».
Amaitzeko diote, «ez gaitu harritu aipamen horiek egitea, betidanik ezker abertzalearen jokabidea izan baita beraien ezintasunak bestei leporatzea, batez ere EAJri. Eta herentziez hitz egin nahi badute, egin dezatela publiko zein zen 2003 ekaineko Udalaren egoera ekonomikoa eta zein 2007koa».
Prinperan | 2008-06-19
Ezker Abertzaleak udala ziur 2007 hartu zuenean baino zenbaki gorri handiagoan utziko duela. Ta hori alkatesak soldata jaitsi omen duela eta guzti... Inkopetentzia soldatean ere igartzen da, gutxiago kobratu omen eta udalak zorra handitu. En fin...
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Eskualdearekin zerikusia duen edozein notizia sartu dezakezu hemen.
Edozeinek bidali dezake albistea, eta ondoren, Urola-kostako Hitzako kideren batek kudeatuko du. Hark erabakiko du argitaratu edo ez.
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.