
Babesle berria izango du aurten KAE B mailan ari den Orioko arraun taldeak
Orio ðð Ecania Bodegas Viña Laguardia upategiak babestuko ditu oriotarrak aurtengo denboraldian
o. lete
Orioko Arraun Elkarteko bigarren taldeak babesle berria izango du hemendik aurrera. Elkarteak aste honetan jakinarazi duenez, Ecania Bodegas Viña Laguardia izeneko upategiak KAE B ligan dabilen Orioko taldea babestuko du. Akordioa aurtengo denboraldirako sinatu badute ere, hurrengo urteetan ere luza daitekeela adierazi dute arduradunek. Hemendik aurrera taldeak Orio Ecania izenez hartuko du parte ligan.
Arrauna eta ardoa, elkarrekin
Abuztutik aurrera, Orioko Arraun Elkartearen armarriarekin pertsonalizatutako ardo botilak saltzen hasiko da arraun elkartea. Ekimen hau babesle berriarekin lortutako akordioaren baitan dago.
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.