
120 jokalarik hartu du parte dardo lehian
Orio Jon Ander Zaldua oriotarra izan da onena amateur mailan, eta Jordi Romio urnietarra, berriz, master mailan
o. lete
Herenegun amaitu zen joan den ostegunean hasitako Open Gipuzkoa 2008 Orio dardo txapelketa. Bost egunetan hainbat saio egin dituzte kirol honen zaleek Unar, Kurban eta Tragoxka tabernetan, eta bertako nahiz kanpoko jokalariak eta zaletuak hurbildu ditu herrira: Bizkaiko eta Gipuzkoako jokalariez gain, Valladolideko (Espainia) eta Galiziako jokalariak ere aritu dira lehian. Antolatzaileak «oso gustura» gelditu dira txapelketarekin, «120 jokalari inguruk» hartu dutelako parte bertan.
Hainbat maila eta modalitatetan izan dira saioak, eta gipuzkoarrak nagusitu dira guztietan. Eskualdeari dagokionez, Orioko Unar taberna bereziya eta Zarauzko Bar Marmol Malecon taldeetako jokalariek hartu dute parte txapelketan; jokalari batzuk fin aritu dira, gainera. Joseba Unanue oriotarrak, esaterako, handicaping jokoa irabazi zuen igandean, eta talde bereko Jon Ander Zaldua oriotarra, berriz, amateur mailako 301 jokoan nagusitu zen larunbatean. Zaldua izan da amateur mailako «jokalaririk onena».
Irabazleetariko bat, Parisera
Master mailan txapelketako puntuazio altuena Jordi Romio urnietarrak lortu zuen, eta horregatik Parisera bidaia irabazi du.
Heineckenek eta Orioko Udalak babestu dute txapelketa.
############
open gipuzkoa 2008 orio dardo txapelketako sailkapena
Uztailak 24: Open Bermudas
1. Sergio Molano (Bar Gaztelubide, Ibarra)
2. Jordi Romio (Sociedad Dardoka, Urnieta)
3. Carlos Garbayo (Bar Mimos, Pasai Antxo)
4. Edu (Bar Parrita, Hernani)
5. Titi (Bar Also, Lasarte)
6. J.A. Otero (Bar Marmol Malecon, Zarautz)
Uztailak 25: Amateur kategorian, Cricket 200 jokoa
1. Jose Manuel Matxain (Irrati Taberna, Usurbil)
2. Miguel Angel (Bar Parrita, Hernani)
3. Evaristo (Sociedad Dardoka, Urnieta)
4. Aitor Subiñas (Bar Marmol Malecon, Zarautz)
Uztailak 25: Master kategorian, 301 oi-oo 7ko onenera jokoa
1. C. Garbayo (Bar Mimos, Pasaia)
2. Jordi Romio (Sociedad Dardoka, Urnieta)
3. Sergio Molano (Bar Gaztelubide, Ibarra)
4. J.R. Unanue (Unar,Orio)
Uztailak 26: Amateur kategorian, 301 jokoa
1. Jon Ander Zaldua (Unar taberna bereziya, Orio)
2. Alberto Barraka (Sociedad Dardoka, Urnieta)
3. Ander Rosa (Unar taberna bereziya, Orio)
4. Mikel Unanue (Unar taberna bereziya, Orio)
Uztailak 26: Master kategorian, Cricket 200 jokoa
1. Jordi Romio (Sociedad Dardoka, Urnieta)
2. Edu (Bar Parrita, Hernani)
3. Joseba Unanue (Unar taberna bereziya, Orio)
4. Carlos Garbayo (Bar Mimos, Pasai Antxo)
Uztailak 26: Open Bikote Eroak, Cricket 200 jokoa
1. Ascen (Zarautz)-Carlos Garbayo (Irun)
2. Carmen (Lasarte)-Milito (Valladolid, Espainia)
3. Guny (Zarautz)-I. Moreda (Urnieta)
4. Jokin (Lasarte)-J.M. Matxain (Usurbil)
5. Yolanda (Lalin, Galizia)- I. Mayordomo (Ibarra)
Uztailak 27: Handicaping jokoa 1. Joseba Unanue (Unar taberna bereziya, Orio)
2. Jose Ramon Unanue (Unar taberna bereziya, Orio)
3. Edu (Bar Parrita, Hernani)
4. Miguel Angel (Bar Parrita, Hernani)
5. Antxon (Bar Parrita, Hernani)
############
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.