Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Orio
2008ko azaroak 23, Igandea

;2008-07-30;Bozeramaileen Batzordeak herenegungo atentatua gaitzetsi du. Orio õõ Presazko bilera egin zuten atzo goizean, eta ´enpresaburuen kolektiboari elkartasunať adierazi zioten

Bozeramaileen Batzordeak herenegungo atentatua gaitzetsi du

Orio ðð Presazko bilera egin zuten atzo goizean, eta «enpresaburuen kolektiboari elkartasuna» adierazi zioten

o. lete

Orioko Udaleko bozeramaile batzordeak presazko bilera egin zuen atzo goizean, herenegun Orio parean A-8 autobidean izandako atentatua gaitzesteko. Autobideko eta AHT eraikitzeko lanak egiten ari den UTE enpresa taldearen aurka egin zuten erasoa. Ertzaintzak ETAri leporatu dio gertaturikoa.

EAJko, PSE-EEko eta EAko ordezkarien aldeko botoekin onartu zuten gaitzespen testua; Aralar/Ezker Batua-Berdeak taldeko ordezkaria oporretan da eta Udaleko ezker abertzaleko taldea, berriz, abstenitu egin zen, «gatazkaren irakurketa partziala egiten duelako testuak». Udalak atentatua gaitzesteaz gain, «enpresaburuen kolektiboari elkartasuna» adierazi zion. Bestalde, ELA sindikatuak ere erasoa gaitzetsi du, «AHT-ren aurka egotea zilegi» izan arren, «horrek ez duelako biolentziaren erabilera justifikatzen».

Agenda

Bideo emanaldia


ORIO, Kultur Etxean - 2008-11-26

Solasaldia


ORIO, Kultur Etxean - 2008-11-27

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.