
Gutunak
Zorroztasuna, guztiontzat
-2005 urtean Orioko Udalak Muntoko Plan Partziala onartu zuen; egungo Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plan Sektorialaren arabera, Munto eremua 10 urtetik behin urak har dezake.
<\d>-2007 urtean Arau Ordezkatzaileak onartu zituen Udalak; bertan «eskatzen da Muntoko Plan Partziala aurkeztearekin batera, ikerketa hidrauliko bat aurkeztu behar dela. Ikerketa horrek Ur Sailak baloratutakoa izan behar du».
-Ikerketa hidrauliko hori enpresa eraikitzaileek egin zuten.
-2008ko martxoan Orioko Udalak (aldeko bost botorekin eta kontrako beste bost botorekin) behin betikoz onartu zuen Muntoko Plan Partziala. Artean Eusko Jaurlaritzako Ur Sailaren balorazioa eskuetan izan gabe onartu zen plana.
-2008ko ekainean Orioko merkatarien elkarte Arkupe Elkartea, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburu Esther Larrañagarekin eta Ur Saileko zuzendariarekin elkartu zen. Eusko Jaurlaritzako arduradunek berretsi egin ziguten Ur Sailak ez duela baloraziorik egin. Data horietan, Arkupek ingeniaritza enpresa bat kontratatu zuen, enpresa eraikitzaileak egindako ikerketa hidraulikoaren balorazio edo azterketa bat egiteko. Bertan argi ikusten da klima aldaketa kontuan hartu gabe egin dela ikerketa. Izan ere, Eusko Jaurlaritza baremo berriak erabiltzen ari da egun: itsasgora mailari 50 zm gehitu dizkio Eusko Jaurlaritzak esaterako, Bilboko itsasadarraren kasuan, Zorrozaurren.
-Lurzoruan sor daitezkeen putzuek lurra urez betetzeko aukera ere ez da kontuan hartu. Ondorioz, Munto eremua urak har dezake.
-Eusko Jaurlaritzari zorrotza izateko eskatzen diogu: zorrotza izan dadila ikerketa hidrauliko hori baloratzerako orduan, gerta daitezkeen uholdeak ekiditeko eta herritarren etorkizuna bermatzeko.
Jose Ramon Iparragirre, merkatari, ostalari eta profesionalen Arkupe Elkartearen izenean. Orio.
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.