
Irailean Portugalera joango dira erretiratuak
Orio Zortzi egun eta zazpi gau pasako dituzte bertan; izena abuztuaren 5ean eman behar dute bidaia egin nahi dutenek
o. lete
Abuztuan ez, baina irailean joango dira oporretara Zaharren Babes Lekuko kideak eta animatzen den herriko erretiratu oro. Izan ere, erretiratuen elkarteak Portugalera bidaia antolatu du irailaren 22tik 29ra.
Autobusez egingo dute bidaia eta guztira zortzi egun eta zazpi gau igaroko dituzte. Autobus bakarra antolatu dutenez, jende gehiagok ematen badu izena zozketa bidez erabakiko dute Portugal aldera nor joango den eta nor ez. Bidaia egin nahi duenak izena abuztuaren 5ean eman beharko du Zaharren Babes Lekuan, 16:30etik 18:30era bitartean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, izena emateko derrigor erakutsi behar da bazkide txartela.
Prezioari dagokionez, birentzako logelan lo eginez gero 590 euro kostako da bidaia; banakako logela nahi duenak 122 euro gehiago ordaindu beharko du.
Gida laguntzaile eta guzti
Bidaian Portugalgo herri ederrenetariko batzuk ikusteko aukera izango dute, eta gida laguntzaile batekin egingo dute ibilbide osoa. Bertako hiriburu Lisboa ikusteaz gain, Coimbra, Sintra, Cascais eta Evora bezalako herriak ezagutzeko aukera izango dute. Gauak, berriz, Fatima, Estoril eta Almendralejo herrietan pasatuko dituzte. Gainera, bidaiaren barruan monasterioak, katedralak eta jauregiak ikusteko aukera izango dute. Hoteletik kanpo, hainbat jatetxetan bazkalduko dute.
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.