
Euskaraz Gazte sariak banatu dituzte
Kultura Ipuinen atalean, aurreikusitako hiru sari nagusiez gain, 100 euroko beste bi accessit ere banatu ditu Orioko Udalak
x.a.u.
Atzo jakinarazi zituzten nortzuk diren aurtengo Euskaraz Gazte literatur lehiaketako saridunak. Orioko udaletxeko udalbatzar aretoan egin zuten ekitaldian ez zen jende askorik izan, baina saridunek gustura jaso zituzten beraien diru-ordainak eta oroigarriak. Orioko Udaleko Euskara zinegotzi Iñaki Iturainek egin zituen aurkezle lanak. «Harrituta nago jende gehiago espero genuelako hemen. Baina lehen apaizek egiten zutena ez dugu egingo: mezetara joan direnei errieta egin jende gutxi joan delako».
Ipuinen atalean Garazi Urretabizkaiak (Azken bisita), Iñigo Gaitonek (Lerro heze batzuk) eta Jon Ander Azpirozek (Azaroak 19) jaso zituzten hurrenez hurren lehenengo hiru sari nagusiak. Dena den, beste bi accessit ere eman zituen Orioko Udalak, Eli Urdangarinek (Mirena) eta Idoia Etxabek (Bihotzak agintzen du) 100 euroko sari bana jaso baitzuten.
Olerkien atalean, berriz, honako hiru gazteak izan ziren sarituak: lehen saria Nere Manterolak jaso zuen (Aitonaren apustua), bigarrena Garazi Urretabizkaiak (Aurrera doan herria), eta hirugarrena Eñaut Martik (Iraganaren 1000. presoa).
15. Euskaraz Gazte lehiaketa ko epaimahaia ekainaren 10ean bildu zen erabakia hartzeko.
Mokaduaren ordua
Sari guztiak banatu ondoren, tertulia pixka bat izan zen ekitaldira joa nzirenen artean. Lehenbizi, poesia ataleko lehen saria irabazi duen bertso sortek eman zuten hizpidea, garai batean Orion egin zen apustu bateko tranpak agerian jartzen baititu kontakizunak.
Ondoren, aldiz, pintxoz eta mokadu gozoz ondo hornituta zegoen mahaiaren bueltan jardun zuten berriketan. Gisa honetan amaitu zuten atzoko sari banaketaren ekitaldia.
Erakusketa
'Mundua zulo baten bidez ikusita', Aldundiaren bilduma
ZARAUTZ, Photomuseum - 2008-10-10
Ikastaroa
LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.