
Azkuek eta Salegik irabazi dute 'Orio Loretan' balkoi lehiaketa
Orio 19 lagunek hartu dute parte balkoi ederrena aukeratzeko lehiaketan; «guztiek gustu ona erakutsi dute»
o. lete
19 herritarren balkoien eta terrazen artean erabaki behar izan du Udalak Orio Loretan izeneko lehiaketako «ederrenak» zeintzuk diren. Guztira sei lagun saritu ditu Udalak: lehenengo sariak Josefina Azkue eta Maria Luisa Salegirentzat izan dira, bigarrenak Maria Jesus Lizaso eta Begoña Zalduarentzat, eta hirugarrenak, azkenik, Ignacia Esnal eta Maite Orbañanosentzat izan dira.
Antolatzaileek herria bi eremutan zatitu izan dute beti lehiaketarako, baina aurten eremu batean bestean baino «askoz jende gehiagok» eman du izena eta, horregatik, herria bere osotasunean hartzea erabaki dute. Hala ere, sari bakoitzeko balkoi bat aukeratu beharrean, beste urteetan bezala bina balkoi hautatu dituzte.
«Gustu ona» nagusi
Udaleko arduradunek adierazi dutenez, parte-hartzaile guztiek «gustu ona erakutsi dute eta lan txukuna egin dute». Horregatik, erabakia hartzea «zaila» izan da eurentzat. Terrazen eta balkoien dekorazio maila «oso altua» izan da, bai «koloreen konposizio aldetik», bai landareak «aukeratzeko eta banatzeko moduagatik» ere.
Udalak datorren astean banatuko ditu sariak, baina oraindik ez dute jakinarazi noiz.
Zinema
'Las chicas de la lenceria' filma
AZPEITIA, Betharrametan - 2008-10-11
Musika
Organo Erromantikoaren IX. Nazioarteko Zikloa
AZKOITIA, Parrokian - 2008-10-11
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.