Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Orio
2008ko urriak 11, Larunbata

;2008-07-03;GUTUNAK

Gutunak

Orion! Sport Musik

Datorren asteburuan moila berrian antolatu diren ekimen ugarien aurrean, Orioko ezker abertzaleak bere azalpenak eman nahi ditu idatzi honen bidez.

Lehenik esan behar dugu honetaz guztiaz duela gutxi Kiroletako Batzordean eman zigutela informazio labur bat. EAJk eta EAko ordezkari Eugenio Cotadok berehalako erabakia nahi zuten eta, ondorioz, guk aurkako iritzia eman genuen.

Geroztik saiatu gara ekimen honen berri izaten, eta gure harridurarako, hau guztia antolatzen duen enpresaren bidez jakin dugu duela zortzi hilabete hasi zirela harremanetan Orioko Udalarekin. Berriro ere azken ordura arte guztia ezkutatzen jardun zaizkigu.

Ekimenari buruz, gehiegikeri bat iruditzen zaigu bereziki ibaian egin nahi diren kirol zaratatsu hauek. Ingurumenak eta jasangarritasunak ez du zerikusirik horrelako ekintzekin. Hizkuntzaren trataeraz, berriro euskara bigarren mailako hizkuntza izango da. Errealitate honen aurrean Orioko Udalaren gehiengoak erakutsi duen arreta eza lotsagarria iruditzen zaigu.

Ekimen honek ez du gure babesik izango eta bide berdinean, bizkarra emanez, ez bertaratzeko gonbitea egiten diegu herritarrei.

Karmela Belasko, Orioko ezker abertzalearen izenean. Orio.

Agenda

Zinema

'Las chicas de la lenceria' filma
AZPEITIA, Betharrametan - 2008-10-11

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.