
Etzi kometa tailerra izango da Antillan, eta lehiaketa jokatuko dute
Orio ðð 11:00etatik 13:00etara, Ukrainatik etorritako haurrek eta herrikoek parte hartu ahal izango dute ekimen honetan
o. lete
Etzi kometa tailerra eta lehiaketa egingo dira herrian. Chernobil elkarteak antolatu du egitasmo hau; 11:00etatik 13:00etara egingo da Antillako hondartzan.
Iaz egin zen aurrenekoz kometa tailerra, eta «arrakasta handia» lortu zuenez, aurten esperientzia errepikatzea erabaki dute antolatzaileek.
Ukrainako haurren alde
Ukrainako haurrei laguntzea da Chernobil elkartearen helburua, eta ekimen honen bitartez uda pasatzera Oriora etorritako Ukrainako haurrek elkartzeko aukera izango dute. Herriko haurrei ere parte hartzeko dei egin diete.
Zinema
'Che. El argentino'
AZKOITIA, Baztartxo - 2008-10-11
Erakusketa
Idoia Lertxundiren margolanak
ZARAUTZ, Torre Luzea - 2008-10-10
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.