
Asteartean, martxoaren 4a, Muntoko Plan Partziala bozkatu zuen Orioko Udalbatzak. Herritarrek aretoa goraino bete zuten. Askok merkataritza txikiaren aldeko kartelak zeramatzaten, eta protesta egin zuten plana onartu zutenean. Udalbatzarraren ondoren tentsio uneak egon ziren eta handik ia ordubetera Ertzaintzak hainbat herritar identifikatu zituen herriko taberna batean. Dirudienez, udaltzainek deitu zioten Ertzaintzari.
30 lagun inguruk elkarretaratzea egin zuen udalbatzarra amaitzean udaletxe aurrean. Egilea: Onintza Lete
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.