Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Orio
2008ko azaroak 23, Igandea

Irudietan | Muntoko Plan Partzialaren bozketan tentsioa izan da nagusi

Asteartean, martxoaren 4a, Muntoko Plan Partziala bozkatu zuen Orioko Udalbatzak. Herritarrek aretoa goraino bete zuten. Askok merkataritza txikiaren aldeko kartelak zeramatzaten, eta protesta egin zuten plana onartu zutenean. Udalbatzarraren ondoren tentsio uneak egon ziren eta handik ia ordubetera Ertzaintzak hainbat herritar identifikatu zituen herriko taberna batean. Dirudienez, udaltzainek deitu zioten Ertzaintzari.

Udalbatzarraren une bat. Merkatariek kartelen bidez egin zuten protesta.

Udalbatzarraren une bat. Merkatariek kartelen bidez egin zuten protesta. Egilea: Onintza Lete

  • Leire Zinkunegi EAEko zinegotzia Ertzaintzarekin hitz egiten. Minutu batzuk lehenago NAN dokumentuak eskatu zizkieten Ertzaintzak taberna batean zeuden hainbat laguni.
  • EAE alderdiko Joseba Goiburu Ertzaintzarekin hizketan.
  • EA alderdiko Eugenio Cotadok Jon Redondo alkateari deitu zion, honek Ertzaintzarekin hitz egin zezan. Irudian, Cotado ertzain bati telefonoa eman nahian.
  • Udalbatzarraren une bat. Merkatariek kartelen bidez egin zuten protesta.
  • Gazte batzuk Eugenio Cotado EAko zinegotziarekin eztabaidatzen udalbatzarraren ostean
  • 30 lagun inguruk elkarretaratzea egin zuen udalbatzarra amaitzean udaletxe aurrean.
  • Jon Redondo alkatea protestan ari ziren gazte batzuen aurretik pasatzen. Lehenago euretako batzuekin eztabaidatzen aritu zen.
  • Udalbatzarreko irudi bat. Aretoa herritarrez beteta egon zen.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.