Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Orio
2008ko urriak 11, Larunbata

Eztabaidak

urola-kosta

2008-06-06

Bereizten al dituzu etxean sortutako hondakinak?

Bereizten al dituzu etxean sortutako hondakinak? Zergatik? Birziklatzea al da hondakinen irtenbidea? Erraustegiak? Konpostatze plantak? Zer egin beharko litzateke hondakin gutxiago sortzeko?

Jasotako mezuak:

10

Joxemari | 2008-07-10

Gure etxean hondakin guztiak bereizten ditugu, baina askotan nazka-nazka eginda bukatzen det, nire mutila baita gai honekin guztiz kontzientziatuta dagoena. Udalek erreztasun gehiago eman beharko lituzketela iruditzen zait. Gure etxe aurrean adibidez, beira eta zaborra biltzeko kontenedoreak bakarrik daude, eta papera eta kartoia berziklatzeko 5 minutu oinez egin behar ditugu.

9

Marizikin | 2008-07-10

Nik ez dut pa ezer bereizten. Auskalo gero zer egiten duten zaborrarekin, segurunez dena batera jarri eta edozein lekutan erreko dute. Ta bitartean, gu lanean jarri eta beste batzuk poltsikoak betetzen. Gainera, zenbat paper gastatzen dute horrelako kanpainak egiten? Hori ez al da zaborra ala?

8

Garbiņe | 2008-07-10

Nik zaborra bereizteko ohitura badut, baina batzutan kokoteraino egiten naiz, sukaldea gero eta txikiagoa dela iruditzen zait eta. Dagoeneko lau pote dauzkat eta nere etxeak 60 metro ditu, balkoirik gabe, gaņera. Nire etxea handiago batengatik berziklatuko nuke gustora!!!

7

Beti guri | 2008-07-09

Errazena hemen herritarrei neurriak hartzeko eskatzea da, haiek egin behar dutenaz jardutea, birziklatu egin behar dela, bereiztu,... Hau eta bestea... Kaka zaharra!! Noiz hasi behar dute produktoreei kaņa sartzen... Zergatik hainbeste kartoi eta paperetan bilduta, horrenbeste etiketa eta kristo!! Baserritar txikienari ere izugarrizko exijentziak eskatzen, horrela eta hala saldu behar dutela... Horrela sortuko da berriro ere zabor piloa. Ondakin gutxiena, azokan, produktore txikiari, ondoko auzoko edota herriko baserritarrari erosita sortzen da.

6

batemat | 2008-07-09

Zaborra, ondakinak kontenedoretara bota eta ahaztu egiten gara. Baina, denok (baita agintariak ere) astebetez jaso gabe etxean eduki beharko genituzke, edota auzoko txokoren batean pilatuta... Egunero sortzen dugun kaka piloa ikusi eta usaintzeko...

5

Arrazoi | 2008-07-09

Aurrekoak arrazoi osoa du. Birziklatzeko programak martxan jartzearekin batera negozio berriak sortu eta gainera eurek kudeatzen dituzte. Noski, beti bezala besteen kontura poltsikoak betez.

4

TONTO KUADRILA | 2008-07-09

Horixe gara gu. Eztabaidak gora eta behera, iragarkiak, aholkuak...eta guk zintzo-zintzo birziklatzen dugun bitartean, G-8ko agintariak ingurumen neurri barregarriak hartzen. Hemendik 40 urterako zer egingo dutela?...faborez, neurriak gaurtik hasi behar dira hartzen. Hemendik 40 urtera inor ez da honetaz gogoratuko. Tonto kuadrila galanta gara haiei erantzukizunak eskatu beharrean geure bizitza konplikatzeagatik. Agintariek ingurumena zaindu arte ez genuke inork birziklatu behar!

3

Urrian uste dut | 2008-06-14

Entzun dudanez, Zarautzen eta Zumaian, konpostaren kontuarekin urrian hasteko asmoa dute.

2

nahi | 2008-06-12

Konpostaren asuntua nola doa? Ez al zuten esan Zarautzen ere hasi behar zutela? Nik oraindik ez dut ikusi inondik ere anuntzioik

1

2008-06-10

Nik papera, plastikoa, beira, ohiko zaborar eta pilak bereizten ditut.

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.