
urola-kosta
2008-04-05
Zer egin beharko litzateke etxebizitza eskubidea bermatzeko?
Babes ofizialeko etxebizitzak egiteak etxebizitza eskubidea bermatzen al du? Etxebizitza politika ona egiten al da? Etxebizitzak saldu edota alokairuan jarri behar dira?
otto pette | 2008-04-23
Gure gizarte honetan salatariek ez dute prentsa onik eta salatzaile izatea traidore izatearen pare jotzen dugu. Babes ofizialeko etxe hutsik ez al dago Zarautzen? Eta bi babes ofizialeko etxebizitzen jabe diren bikoterik? Espekulatzaile eta aprobetxategi horien aurrean ez genduke salaketaren lotsik eduki behar harrokeria baizik. Nor izango da lehenengo salataria? Babes ofizialeko etxebizitzak egitearen aldekoa naiz baina jabegoan emango ez badira. Alokairu politika bultzatu behar dela esan, baina denok etxebizitza baten jabe izan nahi dugu. Etxebizitza eskubidea bai baina etxebizitza horren jabe izateko eskubidea ez.
2008-04-19
Babes ofizialeko etxeak egitea edo bestelakoak, berdin: konstruktoreak eta politikari ustelak aberatseko besterik ez dute balio. Etxeak SOBRAN ditugu Euskal Herrian. 500.000 etxetik gora daude hutsik. Hori bai, aberatsen eskuetan eta horiek ez dute inongo akuilurik merkaturatzeko eta prezioa merkearazteko. Nork akuialtuko ditu? Haien sozio politikoek?? Ja!!
aitor | 2008-04-17
aurrena espekulaziyuakin bukau! Vpo , tasatu ta markatu libreko etxiak eztia soluziyua.Alkiler edota erosteko etxebizitza sozialak merkaturatzea ikusten dut bideragarriena. Etxe hutsekin irtenbideak bilatu beharko litzateke ere.
Inkestarako edo eztabaidarako gai berriren bat proposatu nahi izanez gero, idatzi webgunea@urola-kostakohitza.info helbidera.
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.