Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Orio
2008ko abenduak 2, Asteartea

2008-07-29 | 12:51:04

Udalaren komunikatua

Orioko Udaleko Bozeramaile Batzordeak, gure herrian atzo goizean izandako atentatua dela-eta, gaur goizean premiazko izaeraz elkarturik honakoa onartu eta publiko egitea erabaki du: • Lehenik eta behin gure gaitzespenik irmoena atzo goizean Fonorte eta Acciona enpresen aurka buruturiko atentatu terroristarengatik, kolektibo honi gure elkartasuna eta laguntza helaraztearekin batera. Gure gaitzespenik irmoena orotariko atentatu terroristei hala nola, gaur goizaldean Torremolinos-eko hondartzan gertatutakoari. • Armak utzi eta behin betirako desagertzeko eginiko deialdiei entzungor eginez, ETAk Oriotarren bizitzan presente egoteko beste behin egindako ahalegina salatzen dugu. Zoritxarrez, Euskal Herriaren desio eta eskakizunak mespretxatuz, ETAk indarkeria planteatzen du diskurtso bakar bezala. Txantaia eta izuaren alde eginiko apustuak ez du etorkizunik, porrota baizik. • Gure gizartea anitza dela onartzen dutenak, hots, gurea bezalako gizartea aberasten duten aukera politiko, sozial eta kultural guztiak bere osotasunean aintzat hartzen dutenak baino ez dira onartuko demokrazian. Orioko Udala

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.