Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Orio
2008ko urriak 11, Larunbata

2008-07-05 | 15:05:14

Orioko alkate Jon Redondoren balorazioa (elkarrizketa osoa)

Zergatik gelditu da bertan behera?

Euria egin du gauean eta goizean bertara joan direnean nahiko egoera kaskarrean zeuden azpiegiturak. Skatearekin ibiltzeko ez zeukaten baldintza onik eta beste kirol batzuk egiteko ere ez. Eguraldi txarra emana dago igande arratsaldera arte eta han ditugun pantaila handiak… Goizean teknikoak joan direnean, generadoreak ondo funtzionatu beharrean izorratuta zeuden ura sartu zaielako. Arriskua ere bazegoen, euria hasiz gero hainbeste tentsio dagoenez, zerbait gertatu zitekeelako. Bilera egin dute antolatzaileek, eta beraiek erabaki dute bertan behera uztea. Dena aire zabalean egitekoa zen eta euri arriskua zegoenez hori izan da arrazoia. Motoek saltoak egiteko ariskutsua zeukaten.

Udalaren balorazioa zein da?

Guretzako tristea da. Batez ere, gugatik baino gehiago antolatzaileengatik. Lan piloa egin dute, azkenan egun bakarra aprobetxatu ahal izateko. Tristea da. Atzo arratsaldetik gaueko 02:00ak arte egon nintzen eta oso giro atsegina zegoen, jende pilo bat zegoen eta oriotar asko inguratu zen. Gauza ona ikusten dugu ekimen honetan: hor genuen zabalgune bat etekinik atera babe eta atzo jende askok esan zuen hor gauza ugari egin daitekela. Buruari bueltak ematen ari gara zerbait egiteko…

Aurreikusita egongo zen euria egin zezaleela ere, ezta?

Azkenean beti dago euriaren faktorea, eta airez zabalean denean beti dago arriskua, horregatik egiten dira aseguruak. Horrekin jokatu behar da eta hori da kontrolatzen ez dugun faktore bakarra. Badakit seguruak-eta egin zituztela eta pentsatzen det hori oso ondo lotuta izango dutela. Antolatzaileak esperientzia asko dute horrelakoak antolatzen… eta lotuta izango dute.

Udalak zenbat diru jarri zuen ekimenean?

Guk antolatzen soilik lagundu dugu: garbiketa, argiteria eta ura. Azpiegitura azken finean. Nola Espainiako gobernuarena den eremua, erakunde pribatuei ez die uzten ekimenak antolatzen eta guk eskatu genituen baimenak antolatu zedin.

Beste egunen batean antolatuko al da jaialdia?

Goizean hori jardun dugu komentatzen. Antoatzaileak oso inpresio onarekin gelditu ziren atzo. Jendeari asko gusatu zitzaion ekimena nola zegoen antolatuta. Horretan ibiltzen direnak esaten dute Gipuzkoan horrelako leku paregaberik ez dutela bilatzen, ibai alboan eta… Formatoa oso ona da, umeekin etorri daiteke. Adin guztietako da eta formatua berreskuratu beharko da. Abuztuan edo irailean izan beharko luke, baina oraindik dena ikusteko dago…

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.