
2008-07-05 | 10:51:55
AISIA
'Orion! Sportmusikfesta', euriagatik bertan behera
Atzo jende ugari joan zen, baina gaur eguraldiak ez du lagundu
Hiru egunetan 15.000 lagun biltzea espero zuten 'Orion! Sportmusikfesta' antolatu dutenek, baina ekimena bertan behera gelditu da. Euria eta eguraldi txarra izan dira arrazoi nagusiak aurrera ez jarraitzeko eta astebururako aurreikusita zeuden ekitaldiak ez dituzte egingo. Ez dago atzerabueltarik, antolakuntzak hartu du erabakia eta ohar baten bidez jakinarazi dute. "Euriak azpiegituretan eragin dituen kalteak direla-eta" hartu dute erabakia, antolatzaileen arabera.
Atzo ireki zuten moila berriko zabalgunean jarri duten eremua. Familia giroko taldetxoak ikus zitezkeen zabalgunean zehar, 200-300 lagun guztira. Inaugurazioa aurreikusitako ordua baino beranduago hasi zen eta Jon Redondo alkateak ongi-etorria eman zien parte hartzera animatu ziren guztiei. Gauean, Delorean talde zarauztarraren txanda iritsi zenean, 500 lagun inguru bildu ziren doan zen kontzertura. Ondoren giroa animatzen jarraitzeko prestatuta zegoen 40 Principales festan ez zen jende askorik gelditu.
Gaur, berriz, itxura erabat desberdina dauka zabalguneak. Teknikariak eta muntatzaileak soilik dabiltza hara eta hona, andamioak eta kableak bizkarrean hartuta azpiegitura desmuntatzen. Aparkalekuak hutsik eta jatorduetarako prestatuako mahai ilarak jenderik gabe. Festa-iturri izan behar zuena, agortu egin da.
ISLADA | 2008-07-05
15.000 euri tanta ez zituzten espero Orion!¡ www.islada.mundua.com
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.