Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Orio
2008ko urriak 11, Larunbata

2008-06-28 | 18:31:26

SANPEDROAK

'Hiru lasterketa' kirol proban herritarrak garaile

Heldu! herri kirol taldeko kideei irabazi die 12 herritarreko taldeak

Gaur eguerdian 'Hiru lasterketa' kirol proba egin dute sanpedro jaien barruan, eta ikusmin handia eragin du herritarren artean. Heldu! herri kirol taldeko hiru kideek herritarren aurka lehiatu nahi zuten ergometroan, igerian eta korrika, eta azkenean herritarrak izan dira garaile. Aurrena ergometroko proba egin dute; lau herritarrek 20 metroko aldea atera diote Josu Larrarte aiarrari. Gero Eneko Larraņaga igerilaria neurtu da beste lau herritarren aurka, eta honek ere ez du irabaztea lortu. Azkenik, Hossain Kaanache korrikalariaren aurka aritu dira lasterka beste lau herritar. Guztira 30 segundoko aldea atera diote herritarrek kirolariei. Hala ere, giro onean amaitu dute proba, korrikako proban Kaanacheri itxoin diolako korrika egin zuen azken herritarrak, helmugan biak batera sar zitezen.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
'Hiru lasterketa' kirol proban herritarrak garaile

Ergometroko proban, herritar bat.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.