Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Orio
2008ko urriak 11, Larunbata

2008-06-25 | 17:19:52

Politika

2008ko aurrekontua 568.773 euroan handitu du Udalbatzak

Atzo egindako udalbatzarrean Bruņo ahizpak "berehala askatzeko" eskatu zuen Udalak; gainera, Ikastolaren eraikin berria eraikitzen hastea ahalbideratu zuen Udalbatzak

Udalbatzar jendetsua egin zen atzo Orion. Hainbat gai garrantzitsu bozkatu zituen Udalbatzak: besteak beste aurtengo aurrekontua 568.773 euroan handitzea, Muntoko plan partzialari buruzko bi puntu eta Bruņo ahizpak babesteko mozio bat. Hiru puntu nagusi hauek onartu zituzten. Ondorioz, ustez "ETAri laguntzeagatik" espetxeratuta dauden Bruņo ahizpak "berehala askatzeko" eskatu zuen Udalbatzak. Muntoren inguruko puntuen artean kontzertazio hitzarmena onartu zutenez, Orioko Herri Ikastolak eraikin berria eraikitzen hasteko aukera du, hitzarmeneko klausula batek hala adierazten duelako. Bestalde, iazko aurrekontuan likidatu ez ziren partidetatik 568.773 euro aurtengo aurrekontura pasatzea erabaki zuen Udalbatzak.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
2008ko aurrekontua 568.773 euroan handitu du Udalbatzak

Udalbatzar aretoa, jendez gainezka.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.