
2008-06-12 | 13:49:44
JAIAK
'ORION! Sport Musik Festa' antolatu du Udalak uztailaren 4tik 6ra
Hainbat kirol modalitate, kontzertuak, jatetxe eta tabernak eta '40 Principales'-en festa egongo dira bertan, besteak beste
Eguerdian aurkeztu dute Donostian 'ORION! Sport Musik Festa'. Bertan izan da Orioko alkate Jon Redondo eta festa antolatzeaz arduratu diren Promueve enpresako kudeatzaile Jon Idiakez eta Get In enpresako kudeatzaile Jabier Ramon. Hirurek eman dute hiru egunetako festaren berri. Familia osoarentzako jarduerak antolatu dituztela azpimarratu dute, eta Redondok ekimen berriztailetzat jo du festa hau. Izar nagusia Nazioarteko WakeBoard Open-a izango dela adierazi dute, baina WakeSurf, Freestyle moto eta Skate erakusketak ere izango dira. Musikari dagokionez, Delorean eta No Way Out taldeak, DJak...etorriko dira eta haur parkea, jatetxe eta tabernen eremua eta erlajatzeko chill-out gunea izango ditu, besteak beste.
Festa kirol portuaren parean dagoen zabalgunean izango da, eta ostiralean doan sartu ahal izango da karpan. 17:00etan hasi eta 02:00ak edo 03:00ak aldera arte iraungo du festak. Larunbatean eta igandean 10 euro kostako da sarrera helduen kasuan, 6 euro hamalau urtetik beherakoentzat eta doan izango da 3 urte baino gutxiagokoentzat. Bi egun hauetan 10:00etan zabalduko dituzte festa guneko ateak. Udalak garraio zerbitzu bereziak iragarri ditu egun horietarako.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Ezkerretik eskuinera, Jabier de Ramon, Jon Redondo eta Jon Idiakez, festako kartelarekin.
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.