Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Orio
2008ko urriak 11, Larunbata

2008-06-11 | 14:09:43

Getariako Iturzaeta Herri Eskolako irakasleak

MARIBEL BRUŅO ANDEREŅOAREN ATXILOKETA DELA ETA.

Getariako Iturzaeta herri eskolako lankidea den Maribel Bruņo atxilotua izan zen bart.
Berarekin lan egiten dugun irakasleok gure elkartasuna adierazi nahi diogu Maribeli eta bere familiari. Bere errugabetasunaz seguru gaude. Une txar hauek lehenbailehen ahaztu ditzala espero dugu. Berehalaxe gure artean izango dugunaren itxaropenez gure agurrik beroena bidali nahi diegu Maribeli eta bere ahizpari.
Maribel eta Blanka bezala, hainbat eta hainbat euskaldun errugabek pasa behar izan dute egoera berdinetik. Dei bat igorri nahi diegu politikariei eta ardura dutenei horrelakorik berriro ez errepikatzeko, errugabetasun presuntzioa eta bere abokatuarekin egoteko eskubidea bermatzeko ahaleginak egin ditzatela eskatuz.
Besarkada handi bat Maribel, Blanka,... Getariako irakaslegoaren aldetik. Maite zaituztegu.

GETARIAN, 2008ko ekainaren 11n.

Iturzaeta Herri Eskolako irakasleak.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.