
2008-06-11 | 13:16:02
Zaragueta ikastetxeko irakasleen adierazpena
"Gaur goizean ezusteko albisteak esnatu gaitu, eskolako gurasoa dugun Maribel atxilotua izan da. Horrek erabat jota utzi gaitu eta sentimendu anitzak sortu zaizkigu gure baitan. Hasteko, harridura eta haserrea sortu digu, albistea era horretan entzutean, irudiekin, izen deiturekin, erdizkako egiekin. Baita kezka ere, gure laguna momentu honetan bizitzen ari denaren aurrean. Bere alabak eta familia gogoan ditugu eta gure adiskidetasuna eta animoak adierazi nahi dizkiegu. Laster gure artean izango dela ziur gaude. Berriz ere, orain arte bezala, eskolarekiko izan duen jarrera esku zabala eta irekiaz gozatzeko aukera izango dugu. Egoera honen aurrean guk berarentzat esker ona baino ez dugu eta horrela azaldu nahi dugu. Familiari elkartasuna eta animoak".
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.