Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Orio
2008ko uztailak 6, Igandea

2008-05-01 | 15:06:00

KIROLA

Oriok irabazi du Gipuzkoako Trainerilla Ligako 1. jardunaldia

Zarautz hirugarren izan da eta Aita Mari, berriz, bosgarren

Gaur eguerdian hasi da 2008ko Gipuzakoako Trainerilla Liga. Bost jardunaldietatik lehena Orion izan da, eta etxekoak nagusitu dira senior mutiletan 11:46,22 denbora eginda. San Pedro (11:48,91) eta Zarautz (11:49,03) izan dira hurrenak, eta eskualdeko hirugarren taldeak, Aita Marik, alegia, bosgarren egin du 11:54,92 denborarekin. Liga alde batera utzita, trainerilletan estropada gehiago ere jokatu dira, eta eskualdekoek irabazi dute guztietan; gizonezko seniorretan Zarautz Ck, nesketan Getariak eta jubeniletan ere Getariak. Eguraldi haizetsua baina zoragarria izan dute gaurkoan arraunlariek eta jende askok jarraitu du lehia bertatik bertara.

 

 

Jasotako erantzunak:

1

kljiojjjiojojoojoj | 2008-05-02

ligan aurrenak, atzo uretan bigarrenak

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Oriok irabazi du Gipuzkoako Trainerilla Ligako 1. jardunaldia

Orioko talde garailea

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.