Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Orio
2008ko uztailak 6, Igandea

2008-04-29 | 13:33:57

EUSKARA

Euskara Batzordeak herriko hizkera biltzeko beka emango du

Beka lortzeko eskaera maiatzaren 23a baino lehen egin behar da

Orioko Udaleko Euskara Batzordeak beka bat emango du herriko hamar pertsona nagusiren hizkera grabatzeko. Herriko hizkera jasotzea da Euskara Batzordearen helburua: «Herriko hizkeraren berezitasun batzuk galtzen ari dira, azken urteetan asko aldatu delako batik bat haur eta gazteen kasuan», adierazi du Udaleko euskara teknikari Jabier Zabaletak. Herriko hizkera gehien gorde dutenak pertsona nagusiak direla uste du Zabaletak, eta beste hainbat herritan egiten ari diren bezala, Orion ere «altxor hori» jaso eta gorde nahi dela gaineratu du. Hizkuntza ez ezik, grabazio horiek etnografia ere bilduko dutela jakinarazi du Zabaletak: «Lehengo garaietako kontuak jasoko dira grabazioetan, gerra aurrekoak, gerra garaikoak...eta orduko bizimouaren testigantza ere bilduko da, beraz». Beka hau lortzeko interesa duenak maiatzaren 23a baino lehen egin beharko du eskabidea. Aurkeztu beharreko agiriak ere epe hori baino lehen eraman beharko ditu udal bulegoetara. Bekaren oinarriak www.oriora.com webgunean eskura daitezke. Bekadunak grabazioak egin eta han esandakoa transkribatu beharko du. Bekadunak bost hilabete izango ditu lana egiteko, eta ordainetan 2.000 euro jasoko ditu.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.