Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Orio
2008ko abuztuak 28, Osteguna

Azken ordukoak

2008-08-06 | 11:25:08

Hiru lagun zauritu dira Orioko gainean, bi autok elkar jota

Goizean, 06:20 inguruan gertatu da istripua

Bi autok elkar jo dute gaur goizean N-634 errepidean, Orioko gainean. 06:20 aldera gertatu da istripua, eta talkaren ondorioz, hiru lagun zauritu dira. Donostia Ospitalera eraman dituzte hirurak, eta lehen azterketen arabera ez du ematen zauri larririk dutenik. Zaurituak erreskatatzeko eta autoak trabatik kentzeko Ertzaintzak ordu erdiz itxita izan du errepidea bi norabideetan.

2 erantzun

2008-07-29 | 12:47:54

Orioko Udalak A-8ko atentatua gaitzetsi du

Bozeramaileen batzordeak gaur goizean egindako presazko bileran hartu du erabakia

Udaleko bozeramaileen batzordeak presazko bilera egin du gaur goizean. Ezker Batua-Berdeak/Aralar taldea izan ezik (ordezkaria oporretan da) gainerako alderdi politikoetako ordezkariak elkartu dira; astelehen goizaldean ustez ETAk Orio pareko A-8 autobidean egindako atentatua gaitzetsi dute. EAJren, PSE-EEren eta EAren aldeko botoekin onartu da testua. Udaleko ezker abertzalea abstenitu egin da, honelako gertaerak gustatu ez arren testuak "gatazkaren irakurketa partziala" egiten duelako.

Ez du erantzunik

Orio parean A-8 zabaltzeko lanetan bonba bat lehertarazi dute, eta kalteak eragin ditu

2008-07-28 | 11:17:13

Orio parean A-8 zabaltzeko lanetan bonba bat lehertarazi dute, eta kalteak eragin ditu

Eztandak obretako lau auto eta sei kaseta kaltetu ditu. Bart izan da erasoa, eta goizeko zazpietan ohartu dira.

Bonba batek eztanda egin du bart Orio (Gipuzkoa) parean, A-8 autobidea zabaltzeko egiten ari diren lanetan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Lanetako lau autotan eta sei kasetetan kalteak eragin ditu eztandak. Ertzaintzak ETAri leporatu dio erasoa. Goizeko zazpietan ohartu dira erasoaz, eta orduan abiatu dira alde hartara ertzainak. Lehergailua zer materialez osatua zegoen ikertzen ari dira. Bitartean, Orio barruko Txanka-hondartzako bidea itxita dago, eta San Martineko bidegurutzeko tunela ere bai. Goiko Kalera joateko, herritarrek San Martin bidegurutzean Txanka aldera joan beharko dutela jakinarazi du Udaltzaingoak.

2 erantzun

Bihar 14:00etatik hasi eta igandeko 21:00ak arte herriko plaza itxita egongo da ibilgailuentzat

2008-07-17 | 11:22:54

Bihar 14:00etatik hasi eta igandeko 21:00ak arte herriko plaza itxita egongo da ibilgailuentzat

Herrira Kaia kaletik sartu beharko da, eta irten, berriz, Txanka-hondartza bidetik

Bihar hasiko den Bisiguaren Festak herriko trafikoan aldaketak eragingo ditu. Bihar arratsaldeko 14:00etatik igande gaueko 21:00ak bitartean iraungo du aldaketak. Denbora horretan guztian herriko plaza itxita izango da ibilgailuentzat, eta ondorioz, herrira Kaia kaletik sartu beharko dute ibilgailuek; herritik irteteko, berriz, Txanka-hondartza bidea erabili beharko da. Udalak kolaboratzeko eta arauak betetzeko eskatu die herritarrei, eta aldez aurretik eskerrak eman dizkie.

Ez du erantzunik

2008-07-07 | 18:47:34

Bruņo ahizpak kalean dira

18:15ean atera dira Alcala Meco (Madril, Espainia) espetxetik, eta une honetan etxera bidean dira

Gaur arratsaldean, 18:15ean, atera dira espetxetik Maribel eta Blanca Bruņo enpresaburuak, 20.000 eurotako berme bana ordaindu ondoren. Ustez ETAri Ģiraultza zerga euren borondatez ordaintzeagatikģ sartu zituen espetxean duela bost aste Espainiako Audientzia Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek. Alcala Meco (Madril, Espainia) espetxean egon dira orain arte. Une honetan etxera bidean dira eta gaua gurasoen etxean pasatzeko asmoa dute, Usurbilgo Aginaga auzoan.

Ez du erantzunik

’Orion! Sportmusikfesta’, euriagatik bertan behera

2008-07-05 | 10:51:55

'Orion! Sportmusikfesta', euriagatik bertan behera

Atzo jende ugari joan zen, baina gaur eguraldiak ez du lagundu

Hiru egunetan 15.000 lagun biltzea espero zuten 'Orion! Sportmusikfesta' antolatu dutenek, baina ekimena bertan behera gelditu da. Euria eta eguraldi txarra izan dira arrazoi nagusiak aurrera ez jarraitzeko eta astebururako aurreikusita zeuden ekitaldiak ez dituzte egingo. Ez dago atzerabueltarik, antolakuntzak hartu du erabakia eta ohar baten bidez jakinarazi dute. "Euriak azpiegituretan eragin dituen kalteak direla-eta" hartu dute erabakia, antolatzaileen arabera.

Erantzun 1

2008-07-04 | 16:53:42

Bruņo ahizpei 20.000 euroko bermea jarri die Audientzia Nazionalak espetxetik irten ahal izateko

ETAri 'iraultza zerga' "beraien borondatez" ordaindu izana egozten die epaileak

Ekainaren 11n Maribel eta Blanca Bruņo atxilotu zituzten Orion, ETAri 'iraultza zerga' "beraien borondatez" ordaintzea egotzita. Gaur goizean, Espainiako Audientzia Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak 20.000 euroko bermea jarri die Bruņo ahizpei, eta hori ordaintzen baldin badute irtengo dute espetxetik. Espainiako Estatuaren mugetatik irtetea debekatu die bi ahizpei eta epaitegira joan beharko dute astero. Ikerketa "oso aurreratuta" dagoela eta neurriek "ikerketa prozesua dagoen egoerara egokitu behar" dutela adierazi dute epaitegiko iturriek.

Ez du erantzunik

Josefina Azkueren eta Maria Luisa Salegiren balkoiak sarituko ditu Udalak

2008-07-03 | 14:09:17

Josefina Azkueren eta Maria Luisa Salegiren balkoiak sarituko ditu Udalak

Ingurumen eta Turismo Batzordeak laugarrenez antolatu du Orio Loretan saria; datorren astean egingo dute ekitaldi ofiziala

Eusko Gudari kaleko 14. eta 19. atarietako bigarren pisuetako balkoiak dira herriko ederrenak, Udalaren iritzian; bai behintzat lehiaketan parte hartu duten 19 herritarren balkoien artean. Lehenengo sariak, hortaz, Josefina Azkue Azpiroz eta Maria Luisa Salegirentzat izan dira. Bigarren sariak Maria Jesus Lizasok eta Begoņa Zalduak eskuratu dituzte, eta hirugarrenak, azkenik, Ignacia Esnalek eta Maite Orbaņanosek. Guztiek "gustu ona dute eta lan txukuna egin dute". Datorren astean emango ditu sariak Udalak, baina egun zehatzik ez du jakinarazi oraindik.

Ez du erantzunik

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.